Последние посты

ARGIA
22 сент., 19:03
🎬 The Invite : drama komikoa, film entretenigarria, eta une batzuetan hunkigarria ere bai. Bideo-analisia egin dute Maria Ortega eta Gorka Peñagarikano kazetariek.✍️ Film kritikak, idatziz, Eneko Atxaren eskutik.🔸Le corset animaziozko filma https://labur.eus/narildrq🔸The man I love Perlak saileko filma https://labur.eus/jbu0pgtt
ARGIA
22 сент., 16:03
⚖️ Sarek urtarrilaren 9ko manifestazioaren garrantzia azpimarratu du, jendetsuena eta antolatzen den azkena izan dadin: https://labur.eus/de2ktz81🔸Mobilizazioak antolatu dituzte Iruñerriko atxilotuen alde eta faxismoaren aurka: https://labur.eus/1uvlkkvi❗️Ceutako lintxamenduaren aurretik, Negu Gorriakeko kideen informazioa filtratu zuten (Gedar): https://labur.eus/enyjm44p🎉 Asteartean hasiko dira ospatzen okupazioaren urteurrena Errekaleorren (Hala Bedi): https://labur.eus/mdcqw8wk


ARGIA
22 сент., 13:43изменён
❗️Sententziaren zain geratu da Errenteriako Udalaren euskara eskakizunen inguruko epaiketaHerritar batek euskara eskakizunen aurka helegitea aurkeztu ostean, Errenteriako Udalak 2025eko azaroan aurkeztutako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) deialdia etetea erabaki zuen. ARGIAk martxoan argitaratutako Nor dago euskararen aurkako oldarraldiaren atzean? ikerketan frogatu zuen modu antolatuan sabotatu zutela deialdia CCOO sindikatuko hainbat kidek, Euskara Denontzat elkarteak eta Osakidetzako Unidas Por la Igualdad Lingüistica plataformak. Helegite hori aztertzeko epaiketa egin dute astearte goizean Donostiako epaitegian.➡️ https://labur.eus/pupcmido


ARGIA
22 сент., 09:30изменён
‼️ Hainbat lagun atxilotu dituzte Iruñerrian, Munduko Futbol Kopako finalaren egunean Berriozarren izandako istiluei lotutaGutxienez zortzi dira atxiloturiko pertsonak Iruñeko Txantrea auzoan, Berriozarren eta Antsoainen, uztailaren 19an sinbologia nazia zeramaten militarrekin izan zuten liskarraren harira. https://labur.eus/ohvhbzy7Horrez gain, pare bat analisi, nazioartea fokuan jarrita:🏛 Trump eta Xi aurrez aurre: adimen artifiziala mahai gainean, diesela azpian (Mikel Aramendi) https://labur.eus/d5oonrkc💾 Datu zentroak: egia lurraldean bizi da (Urko Apaolaza) https://labur.eus/9d5gldnd


ARGIA
22 сент., 06:01
Egun on!🇮🇱 'Naza' filmaren egileak, "traidoreak": haien gurasoen etxea erasotzera iritsi da Israelgo eskuin muturra https://labur.eus/3cm9y7bbGai hori ez ezik, aberria eta "identitatea" defendatzeko dauden beste ahalegin batzuk elkartu ditu gaurko Goizean argi buletinak. Aberria defendatu eta gauza horiek https://labur.eus/r8fjxivqBestalde:👉 Nafarroako Euskararen legearen 40. urtemuga salatzeko mobilizazioa iragarri (Irulegiko Irratia) https://labur.eus/4tcdarcp🗣 EHE, Kattalin Ezkerra: “Ez dugu onartuko aurpegi zuriketarik, euskaraz aritu behar gara lehenik, eta gehien” https://labur.eus/7hbspgi3💪 Euskaldunentzako Jabetze Eskola aurten ere Gasteizen (Sustatu) https://labur.eus/nhjxplnyEgun ona izan!


ARGIA
22 сент., 05:00
Gaurko egunez duela 40 urte, 1986an...Damaso Intza hil zen, Zeruko Argia aldizkariaren sortzailea, Iruñeko Arrotxapeako komentuan. Migel Olasagarre Zubillaga zuen berezko izena, eta mende bat lehenago, 1886an Intzan jaiotako fraide kaputxinoa izan zen. Buenabentura Oyeregiarra kaputxinoarekin batera sortu zuen Zeruko Argia 1919an, eta bi urteren buruan Gipuzkoan eta Bizkaian ere Nafarroan adina saltzen hasi zen aldizkaria. 1936ko Gerraren ondorioz argitaratzeari utzi zion. Damaso Intza Txilera bidali zuten eta erbestean egin zituen 32 urte, misioetan. 1968an itzulita, Nafarroa Garaiko euskalkiak biltzeari ekin zion, arrakasta handiz.Gehiago:1936, duela 90 urte: Bergara eta Deba erori ziren armada frankistaren eskuetan https://labur.eus/cughmpin1904: Maurizia Aldeiturriaga Zabala jaio zen Zeberion https://labur.eus/haicwtgx1918: I. MG-n Bulgariako soldaduek frontea utzi zuten,


ARGIA
21 сент., 19:04
Donostiako Musika Hamabostaldia bukatu berritan, aurtengo edizioaren analisia egin du Montserrat Auzmendi del Solar ARGIAko kritikariak: arrakastatsua izan da, baina antolakuntzak ez du arriskatu.✍️ Montserrat Auzmendi del SolarMusika Hamabostaldiaren 87. edizioa: nola daramagu?


ARGIA
21 сент., 16:50изменён
🎬 'The Housewife' filmaren bideo-analisia egin dute Maria Ortega eta Gorka Peñagarikano lankideek.🔶 Sacamantecas euskarazko filma emango dute gaur RTVE-EITB galan, Araba protagonista duen pelikula https://labur.eus/sdnwzsxtEta hemen dituzu idatzizko bi film kritika, Eneko Atxaren eskutik:🔶Simulacro | Fikzioa dokumentatuz, oroitzapenak berregin. https://labur.eus/xd5q21qk🔶The loneliest man in town | Film bilakatutako blues diskoa. https://labur.eus/sanwuwhv
ARGIA
21 сент., 14:57
Arratsalde on, jarraian webgunean argitaratu ditugun zenbait berri:🌈 Harrotasun Martxa Erradikala Baionan: Hesien gainetik, harrotasunez https://labur.eus/s4fxgtyx⚠️ Andre bat etxegabetu du Bilboko Udalak Otxarkoagan (Gedar) https://labur.eus/vwcl0xwf↘️↖️ “Mendekua" dute oinarri fiskaltzak Iparragirreren eta Paroten aurka aurkeztutako helegiteek, Sarek salatu duenez https://labur.eus/bs6gpiqr🇩🇪 Ezkerrak irabazi ditu hauteskundeak Berlinen, baina Mecklenburgen ultraeskuina aise nagusitu da https://labur.eus/8yx3gdr2Ongi segi, lagunok


ARGIA
21 сент., 13:04
👋🏽 Hauek aste honetako lurreko berriak:🩳 Suitzan ikerketa egin dute: herritarrei galtzontzilloak banatu dizkiete, lurperatzeko. Denbora batera atera eta lur laginarekin igorri behar zieten zientzialariei, lur bakoitzeko bizidun kopurua ezagutzeko. Jakoba Errekondok azaldu du: https://labur.eus/migkudka☀️ Zer moduz uda? Abeltzainek bizi duten egoeraren kronika da Josebe Blancorena https://labur.eus/1wa9horn🐑 Artzaintza eta naturopatia Ezkion (Gipuzkoa): ingurumena, osasuna eta elikadura, eskutik Garazi Zabaletaren artikulua https://labur.eus/ngicvzqx🦌 Orkatzik ikusi duzu aspaldian? Haiek zu ikusiko zintuzten... Irati Diez Virtok aurkeztu dizkigu https://labur.eus/hmmqkras📸 Suitzako ikerketaren emaitzetako batzuk. Argazkia: Agroscope, Gabriela Braendle. ➡️ Bizi Baratzea kanalera harpidetuta, egunean behin jasoko duzu Jakoba Errekondok proposatutako lan berezi bat:


ARGIA
21 сент., 11:19изменён
👋🏽 Honatx eguerdiko albiste buletina:❗️Eraso eta istilu larriak Ceutan, Negu Gorriak erakundeko kideen iritsiera ekiditen saiatzeko: https://labur.eus/3rv9kzr9✊🏽 BIDEOA | “Bardeak herriarentzat” aldarriarekin amaitu da Iraultza Txikien Akanpadaren IV. edizioa (Ahotsa): https://labur.eus/qazxu5op🗣Eneko Andueza, PISAren emaitzez: “Ikastetxeak ezin dira bihurtu soilik euskara irakasteko lekuak”: https://labur.eus/2aniuaph📘 Euskal Komiki Egunari begira, nork beretik euskarazko obrak sustatzeko deia: https://labur.eus/8bvf3ghs
ARGIA
21 сент., 05:59
👋🏽 Astelehen on, ARGIAzale:Migratzaile eta baztertuekiko elkartasunaren debekua eta horren aurreko erantzun herritarra albiste izaten jarraitzen dute:🔸 “Maliarrek auzo elkartean lo egitea debekatuta, pasibotasunetik beligerantziara pasa da Gasteizko Udala”: https://labur.eus/bbeyhgxh🔸Zinemaldian ere, protestan... San Sebastian International KAS Festibal! (Irutxulo): https://labur.eus/nxc7jmi0Besteak beste, bi albiste horiei begira jarri da Gorka Peñagarikano gaurko Goizean argi buletinean:Aterperik xumeena ere https://labur.eus/trpiomd6


ARGIA
21 сент., 05:00
Gaurko egunez duela 90 urte, 1936an...Oñati, Elgoibar eta Zumaia frankisten eskuetan erori ziren, Gipuzkoan. Hurrengo egunetik aurrera, miliziano eta EAJko kide ugari atxilotu eta fusilatu zituzten. Bidasoako guduaren ostean Donostia irailaren 13an erorita, irailaren 14tik aitzina frankistek aurrera egin zuten Gipuzkoan, harik eta urriaren 6an, Ondarroa hartu ostean, gudarien erresistentziarekin frontea finkatu zen arte. Hala, Elgeta eta Eibar artean aurrera egin ezinik geratu ziren neguko frontean, 1936ko urritik 1937ko apirilera arte. Gipuzkoan frankistek 1.191 pertsona fusilatu zituztela dokumentatu dute memoria historikoa lantzen duten taldeek.Gehiago:1791, duela 235 urte: Herritartasuna aitortu zien askeak ziren herritar beltz eta mulatoei Saint-Domingueko Batzar Kolonialak https://labur.eus/tje4xnrg1914: Egunik odoltsuena izan zen euskaldunentzat Lehen Mundu Gerran


ARGIA
20 сент., 19:02
Juan Mieg, pintore gasteiztarra:Bere garaiko artistez mintzo da, besteak beste, eta hala dio Jorge Oteizari buruz:"Bera zen taldeko teorikoa, berak ekin zion kultura eraberritzeari. Oso ondo prestatuta zegoen. Madrilen ginela, Oteiza hara joan zen, eta berak erakutsi zigun. Euskal Herrira etorri zitzaigunean, berdin, gu hasiberriak ginen, gazte eta berde, eta ez genekien ezer. Edo gutxi. Oteiza jenio hutsa zen, aparta".✍🏻 Miel A. Elustondo 📸 Zaldi Ero“Neure pintura, besterik ez dut egin”


ARGIA
20 сент., 16:02
ETAren azken urteek gaztaro goiztiarrean harrapatu zituen Gorka Bereziartuaren Garondoan (Alberdania, 2026) eleberriko protagonistak. Eskolako hiru lagun dira, nor bere amareneko, eta nork bere bizipen.Egungo perspektibatik dago kontatuta istorioa, atzera begirako betean, oroitzen duten maneran ekarrita, memoria ez baita zerbait lineala.🗣 “Beti ari gara iragana berrasmatzen koherentea izan dadin”✍️ Gorka Peñagarikano 📸 Dani Blanco


ARGIA
20 сент., 10:01
🎬 Fatherland filmaren bideo-analisia egin dute Maria Ortega eta Gorka Peñagarikano lankideek.Eta hemen dituzu idatzizko bi film kritika, Eneko Atxaren eskutik:🔶 5 minutos más | Kontuz orekatutako lana https://labur.eus/4ix434av🔸 Body of grass | Etiketa grisak https://labur.eus/t0raib9i
ARGIA
20 сент., 07:04
Aste honetako Komunitatea atalean Itsaso Zubiriak jakinarazi digu Diana Franco kolaboratzaileak 300dik gora artikulu idatzi dituela teknologiari buruz azken bost urteotan. Ez baduzu ezagutzen, oraintxe duzu aukera.Teknoartaburuontzat 300 gako https://labur.eus/u9lb4pvw


ARGIA
20 сент., 05:00
Gaurko egunez duela 25 urte, 2001ean...George W. Bush AEBetako presidenteak “terrorearen aurkako gerra” deklaratu zuen. New Yorkeko dorre bikien eta Pentagonoaren aurkako erasoen ostean, terrorismoaren aurkako borrokaren paradigma aldatu zuen Bushek, atentatu haiek gerra-ekintzatzat jo eta soilik gerrarekin erantzun behar zela adierazita. Hala, lurralde finkorik gabeko terroristen kontrako gerra horrekin, Afganistanen eta Iraken aurkako inbasioa justifikatu zuen, baita gerra-presoei giza eskubideak ukatzea ere. 20 urtean, 900.000 hildako (4,5 milioi, zeharkako hildakoak ere kontuan hartuta) eta gutxienez 37 milioi desplazatu eragin zituen, Brown Unibertsitatearen ikerketen arabera.Gehiago:2006, duela 20 urte: “Hemen sufre usaina dago”, Hugo Chavezek AEBen inperialismoa salatu zuen NBEren egoitzan https://labur.eus/qypwrnuk2011, duela 15 urte: Kukutza III gaztetxea indarrez hustu


ARGIA
19 сент., 19:03
Hedabide handietan oso oihartzun guti izan duen arren, aurtengo abuztuan desertifikazioaren aurkako borrokaren Nazio Batuen 17. goi-bilera iragan da Mongolian.Arazoaren munta aitortu da, baita basamortuaren aurkako neurrien albo-onura guziak ere, baina klimari eta bioaniztasunari buruzko bertze goi-bileretan bezala, neurri konkretuak adosteko orduan agertu dira arazoak, nahiz eta basamortuaren aurrerapenak munduko ekonomia ere kaltetzen duen.✍️ Nicolas GoñiMongolian, nazioarteko elkartasuna ere desertifikazioaren mehatxupean


ARGIA
19 сент., 13:04
Arratsade on, kulturzaleok!Hemen larunbateroko bazka:🎤 Sara Zozaya, Debako Animadeba jaialdian, Ekain Carrascoren lumatik https://labur.eus/q49thg7k🎼 Bernedoko Euskal Udalekuen aldeko jaialdiko kontzertuak, Gorka Intxaustik ekarriak https://labur.eus/ux6dfzns💿 Konnemararen Beste baten ordez diskoa gomendatu digu Xalba Ramirezek https://labur.eus/4ulpsrgm🎞 Eta Yo siempre a veces serie laburra Ainhoa Olasok https://labur.eus/lajvucn4Gero arte!



